BCAM BISITALDIA
2018ko urriaren 3an, 2. mailako
batxilergoko ikasleak irteera bat egin genuen BCAMeko (basque center of applied mathematics) Alameda de Mazarredon
dagoen egoitzara. Aurten 10 urte betetzen dituen matematika aplikatuen
ikerkuntza zentro honetan, talentu handiko mundu osoko hainbat ikertzailek
gizartearen mesederako izango diren ikerketak daramatzate aurrera matematiketan
oinarrituta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zentroan ikertzaile batzuk
aurkeztu zizkiguten eta bakoitzak bere ibilbidea azaldu zigun, denek izan dute
goi-mailako ikasketetan bide nabari eta luze bat eta beraien matematika
aplikatuekiko pasioa beraien ogibide bihurtzea erabaki zuten bide batez
gizarteari mesede bat eginez. Besteak beste, suteen hedakuntza aztertzen dute,
inguruneko aldagai guztiak kontuan izanik (haizea, orografia…), edota kirolaren
munduan talde profesional batzuekin bat egiten dute euren atleten puntu optimoa
lortzeko beti matematikak erabiliz. Horrela ba, bcameko kideek matematikak
kontularia izateko ez ezik beste gauza garrantzitsu batzuetarako oso
erabilgarriak direla frogatu digute.
Oier Illera (2.Batxiler A)