Guggenheim
Atera
ginen zentrutik bederatiziak aldera eta museora joan ginen zuzenan itsasadar
bidetik eta ailegatu ginen ordu erdi eta gero. Hor egon ginen eta hamaiketakoa
hartu ondoren lanari ekin genion: irudikatzen ari ginen Guggenheim atzeko
partea, formak, bolumenak eta abar. Bukatu eta 10 minutuko atsedena hartu eta
gero joan ginen sarrerara eta beste ikuspuntutik irudikatu genuen museoa,
unibertsitatea eta beste eraikin izugarriak. Bueltatu ginen hamabiak aldera zentrura.
Teknologiako ikasgaia landu genuen,
marrazketaren atal bat, perspektiba hain zuzen ere; baina aldi berean,
Guggenheimek, Bilbon daukagun eraikuntza modernoak dituen iguruaz disfrutatu.
Eguraldi zoragarria egin zuen.
Musikalariak kalean jotzen…
La Salveko zubian saltuen konpetizioko
antolatzaileak gauzak prestatzen…
Turistak inguru guztietatik…
Hiriaren bizitza kosmopolita.
Taldea, ikasleak oso pozik zeuden, gu ere
bai… hurrengoan gehiago!!!!