3.MAILAKOEK IPARRALDE
BISITATU
Pasaden
ostiralean, ekainaren12an, 3.mailakoak Iparralden egon ginen gizarteko kurtso
amaierako txangoan.
Goizeko
zortziak eta laurdenetan joan ginen klasera (normalean baino goizago autobusa
8:30tan hartu beharra genuelako).
Hamaikak
aldera Hondarribira heldu ginen eta alde zaharra pixkat bisitatu ondoren
denbora librea utzi ziguten handik ibiltzeko, ez zen denbora asko izan
Hendaiarantz abiatu behar ginelako.
Hendaiara
heltzean “Le Château Observatoire Abbadia”-tik gertu
dagoen paseotxo bat eman genuen. Oso paseo polita izan zen, gainera zerua garbi
zegoen eta itsasoa ondo ikusi ahal izan genuen. Nahiz eta lokatza egon eta
zapatilak zikindu, ez ginen asko nekatu, izan ere, ibilbidea motza zen eta
hizketan eta argazkiak ateratzen azkar pasatu zitzaigun. Ibilbidean zehar
hainbat unetan geratu ginen ikuspegiak ikusteko eta horietako geldialdi batean II.
Mundu gerra garaiko bunker batean sartu ginen barrutik ikusteko.
Ibilbidea
amaitzean, zapatak garbitu eta Donibane Lohizunera joan ginen. Denbora galdu
gabe hondartzara joan ginen, hala ere, 14:30ak arte ezin izan ginen uretan
sartu soroslerik ez zegoelako, horregatik, hondartzan gure kabuz bazkaldu eta
pilota batekin egon ginen jolasean irakasleak etorri arte. Irakasleak
itzultzerakoan uretan sartu ginen gehienak, nahiz eta ura oso bero ez egon …
Euria egin zigun arren, batzuek uretan jarraitu genuen eta azkenean hiru
t´erditan uretatik irten, dutxatu, lehortu, orraztu, jantzi eta gauzak batu
genituen.
Itzultzeko
busa hartu eta sei t’erdiak aldera heldu ginen Bilbora. Oso ondo pasatu genuen
eta berriz ere joango ginateke!
IZASKUN MANERO