BERMEO
2014
Irailaren 26an 2.DBHko ikasle gehienek Bermeora joan ginen kurtso berriari
hasiera emateko. Goizean, ordu bateko bidaia egin genuen trenez eta irakasleen
partez, Monika, Miren, Nerea, Antonio eta Maribel etorri ziren. Bermeora
heltzean, bi taldetan banatu ginen (2.A eta 2.B erdia, eta 2.C eta 2.B-ko beste
erdia). Baina geroago, guztiok leku berdinera, talaiara, heldu ginen merienda
hartzeko. Jarraian, lekutik ibiliz gero, portura jaitsi eta itsasontzi batean
igo ginen. Ordu bat egon ginen gutxi gorabehera han, eta musika jarri ziguten.
Gero, parke batean egon ginen bazkaltzen eta ordu-biak eta erdietan trenera
bueltatu ginen (berriz ere, ordu bateko bidaia) eta honekin amaitu genuen. Laburbilduz,
oso ondo pasatu genuen.
Hemen daukazue pozaren testiguak diren argazki batzuk:
Vicky L. de Guevara (2.A)