2012/05/09

STILO BERRIO FUTBOL KLUBA

STILO BERRIO KLUBA


Stilo Berrio kluba nesken areto futboleko taldea da. Santutxun jaio zen eta, talde gehienek ez bezala, emakumeen taldea da soilik. Gizonezkoen taldeak dituzten klubek garrantzi gehiago ematen diote gizonezkoei eta hori ekiditeko, neskak bakarrik osatzen dute; bai taldeak bai zuzendaritza.

   Orain, Stilo Berriok hiru talde ditu: bi federatuak eta bestea eskolarra. Federatuen artean, bata Bigarren Mailan dago eta bestea Lurraldeko mailan.

   Stilo Berriok areto futbolera jolastu nahi duen edozein neska onartzen du, esperientzia izan ala ez. Bere helburu nagusia emakumezkoen kirola bultzatzea da. Lankidetza eta errespetua oso garrantzitsuak dira talde honetarako. Adibide garbia da talde honek kultura ezberdinetako neskak dituela eta horrela laguntzen die integratzen edota adin ezberdinetako neskak dituela talde berean jokatzen eta horrek ez diola axola, harreman ona badago haien artean.

   Bukatzeko, bakarrik esan norbaitek interesatuta badago areto futbola frogatzean, gonbidatuta dagoela etortzera.

Miriam Ugarte eta Garazi Oñederra (4ºA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario