2017/11/30

AZAROAK 25



AZAROAREN 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Kaixo, pasa den azaroaren 24an Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean egin genuena azalduko dizuegu. Ospakizuna ostirala, 24an, egin zen  institutuan baina errealitatean benetako eguna larunbata, 25a,  izan zen.

Ikastetxera sartu bezain laster, txapa bat eta begizta bat ematen zuten. Maila bakoitzak ordu batean edo bestean zeukan prestatutako ekintzaren bat.

Aktibitate hau klaseko kideek egin zuten. Ekintza desberdinak landu zituzten, dantza eta musikaren bidez. Musikako irakaslea, Itsaso, izan zen musika antolatzailea eta Albinoniren adagioren kanona jo zuten.

Lehenengoak ikusi zutenek prestatutakoa batxilergokoak izan ziren, gero 2. ziklokoek eta, azkenean, 1. ziklokoek.

Madeleinek aurkezpena egin zuenez, galdera batzuk egin nizkion eta hauxe da elkarrizketa eman zuena.

-     Madeleine zelako esperientzia izan zen?
-     Oso polita eta dibertigarria izan zen.
-     Pozten naiz, zuk dantza egitean, txarto zeneukan oina. Erreza izan al zen zuretzat?
-     Egin esanda, zaila izan zen apurtutako oinarekin, baina ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen eta, halere, mina eduki nuen.
-     Dantza egitean urduri zeundeten?
-     Bai, oso urduri geunden baina pixkanaka-pixkanaka, urduritasuna joan egin zen.
-     Eskerrik asko, lantxo honetan parte hartzeagatik.

Hau izan da dena eta espero dugu gai honetako informazio gehiago edukitzea.

  

  

Madeleine eta Lishan.

 

UDAL LABORATEGIA



UDAL LABORATEGIA BISITATZEA
 

Udal laborategia, lehen ogi fabrika bat zen. Lantegi hau, “Harino Panadera” enpresakoa zen eta bertan, irin findua eta findugabea prestatzen zen ogia egiteko. Kokapen probetxugarri batean zeuden kokaturik, trenbideen alboan. Honek, irinaren garraioa eta komertzializazioa erraztu eta merkatu zuen. Denbora pasa ahala, fabrika itxi (1991) eta honen zati batean Udal Laborategia zabaltzea erabaki zuten.

Laborategira joan baino lehen lantegiari bisita bat egin genion eta oraindik kontserbatzen diren garai hartako makina gehienak pixka bat zahar egon arren  oso ondo zainduta daude. Lantegi hori Juan Jose Iralak sortu zuen 1902an eta lantegi horri esker etxebizitza asko eraiki ziren eta hortik dator Irala auzoa.

Udal laborategia bi zatitan bananduta dago: Mikrobiologia eta Kimika. Laborategia helburu nagusi bat dauka: Bilboko airea, elikagaiak, ura eta ingurumenaren egokitzapena, bakarrik Bilboko ingurunea kanpokoa beste laborategi batzuk arduratzen dira. Mikrobiologiako zatian egiten dutena da gauza biziak (salmonella, listeria eta horrelako mikroorganismoak...) aztertu eta Kimikako sailean material hilak (beruna, merkurioa…) aztertzen dituzte.

PRAKTIKAK:

Bi praktika egin genituen: landare zelula bateko DNA bereizi eta substantzia desberdinen erreakzioak.

DNA BEREIZI: Honetarako, ura, alkohola, gatza, fairy eta birrineko irin azala erabili genituen. Praktika honetan birrineko irinetik DNA atera nahi genuen. Zelularen DNAra heltzeko lehenago zelula pareta eta mintz-plasmatikoa apurtu nahi genituen. Zelula pareta apurtzeko irabiagailua erabili genuen, irina urarekin nahastuz. Honen ondoren birrineko irin irabiatua IRABIAGAILUAN sartu genuen iragaz zedin. Eta mintz-plasmatikoa apurtzeko gatz eta fairy pixka bat bota genion, zelula deshidratatzeko osmosi prozesuaren bitartez. Hori disolbatu ondoren alkohol bi atzamar bota genizkion eta minutu batzuk itxaron genituen DNA bereiz zedin.



SUBSTANTZIA DESBERDINEN ERREAKZIOA: Honetarako, irina, bikarbonatoa eta azukrea (erreakzionatuko zutenak) eta ura, ozpina eta betadinea (erreakzioa sortuko zutenak). Produktuak petri plaketan jarri genituen hiru multzotan banatuta eta bakoitzean erreakzioa eragingo zuten erreaktiboen tanta batzuk bota genituen. Erreakzioa ikusi ondoren (desegin, burbuilak atera, gogortu…) substantzia desberdinak identifikatu genituen.

 



  



EGILEAK: EKAIN eta ANE
GELA: 1. BATXILER



2017/11/28

KONTSUMO GELA



KONTSUMO GELA BISITATZEN

Pasa den Azaroaren 15ean DBHko 2.Ako ikasleak Zabalburu plazan dagoen kontsumo gelara joan ginen, gure irakasle diren Anjel Luzuriaga eta Esti Bilbaorekin.

Kontsumo gelara iristean bi monitore gu itxoiten zeuden, Eneritz eta Miriam. Bi talde egin genituen, bat Miriamekin eta bestea Eneritzekin. Tailer bakoitza ordu batekoa zen, gutxi gorabehera. Eneritzen tailerra ingelesez zen eta zorte ona eduki genuen zeren eta hori bakarrik bi astetan zegoen. Tailer horretan publizitatearen engainuari buruz eta zer egiten zuten gu gauza bat erosteko landu genuen. Hau amaitzean 30 minutu libre eduki genituen hamaiketakoa jateko.

Bigarren tailerra, Miriamena, birziklatzearekin lotuta zegoen. Hasteko Miriamek dauden edukiontzien argazkiak eta zer bota behar zen bakoitzean erakutsi zigun gero, jolas bat egiteko.
OSO ONDO PASATU GENUEN, ERREPIKATU BEHAR DA!!!

   

Alvaro Castillo Garcia (2.A)