2015/04/28

Txorientzako janlekuak



"Gure hegaztientzako janlekuak"

 


Solokoetxe biodibertsitatearen alde lanean.
Martxan daude gure ikastetxeko komunitateak egindako lehenengo txorien janlekuak.
Bertan dituzue orainarte heldu zaizkigun horietariko batzuk. Eta ikusten duzuen moduan batzuk “amilotx urdina” jaten harrapatzeko aukera paregabea aprobetxatu dute.
Ikasleak ere ikastetxean, teknologia arloan, janleku gehiago prestatzen ari dira eta anitzak eta sormen handikoak izango direlakoan gaude.
Horrela gure auzoko txorien espeziei jaki ugari eta elikagarri eskeini ahal izateko.
Jarrai dezagun lanean, batez ere hazkuntza-sasoi honetan, non gure hegaztiek  txori kumeak aurrera atera behar dituzten.




Solokoetxe en acción por la biodiversidad

Ya están activos los primeros comederos de aves creados por nuestra comunidad educativa.
Aquí mostramos los modelos que han llegado hasta ahora y como veis algunos también han tenido la suerte de capturar el momento en que un Herrerillo común estaba en pleno banquete.
En el Instituto se están preparando muchos más y seguramente serán muy variados y originales. En clase de tecnología las chicas y chicos están diseñando diversos modelos de comederos que podrán ofrecer alimento variado y nutritivo a muchas especies de aves del barrio.
 Sigamos trabajando, sobre todo ahora que comienza la época de cría de nuestras aves y necesitan sacar adelante a sus polluelos.



Alde zaharreko kaleetan , etxeko balkoian, txorien zain.

Ea hurbiltzen zaigun zozoren bat.



                                           Ezetz asmatu nola dagoen eginda





Agenda 21eko foroa


Agenda 21 eko Eskolen arteko Foroa.


Martxoan eta apirilean ospatu ziren Agenda 21eko foroak. Horretan, DBH 2. mailako ordezkariek aukera izan zuten Bilboko beste institutoetan egiten dena ezagutzeko eta guztion artean udaletxera eraman behar diren proposamenak adosteko.

Ane eta Maitane   2.C

Itsaso  2.B eta Beñat 2.A

Aresketamendi parkea bisitatzen.




Energia berriztagarrien parkera joan ziren 2. mailako ikasleak. Nahiz eta euripean egon, bisita polita izan da. 



2015/04/21

Guatemalako "Primavera del Ixcán" herriko ikasleekin trukaketa

Pasaden kurtsoan hasitako gutun trukaketarekin jaraituko dugu eta aurten DBHko 2A, 2B eta 2Cko ikasleek oso gutun politak prestatu dituzte hango ikasleak bidaltzeko. Maiatzaren bukaeran etoriko dira haien erantzunak. Hona hemen "Primavera del Ixcán"-eko ik
 


2015/04/17

BAIONA - ELKARTRUKEA

Notre voyage à Bayonne.
Nous sommes partis avec les élèves du collège de Sopelana pour participer à un échange avec les élèves du collège Marracq. Quel beau voyage ! Que de souvenirs! Nous les reverrons du 4 au 7 mai lorsqu´ils viendront visiter Bilbao. Quelle impatience !

Martxoaren 15etik 18ra arte 1.mailako eta 4.mailako frantsesa ikasten duten ikasle batzuk Baionan egon ziren,  Barracq ikastetxeko ikasleekin, elkartruke bat egiten. Hemen dauzkazue haien argazki batzuk eta bideoa, erakusten ikusi eta ikasi zutena, eta zer ondo pasatu zuten!

                                        
                                             



                                 



                                           





MATEMATIKA JARDUNALDIAK

“PAPIROFLEXIA”Gozatzen ikasten

Tolesturen matematika eta artea


Aurten matematika mintegikoak  XVI.Matematika jardunaldiak  joan gara.

Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian


  


Martxoak 3an
Jose Ignacio Royo Prieto 
 Ingenieritza Goi Eskola. UPV-EHU   Matematika aplikatua departamentuko irakaslea ikertzailea eta papiroflexian zaletua
“Papiroflexia eta matematika”
gozatu genuen eta laister gurekin izango dugu Solokoetxen 4.mailako ikasleekin papiroflexiaz gozatzeko
   

OPERA ABESLARIA

Martxoaren 11n, musika klasera etorri zitzaigun Itxaro Mentxaka opera abeslaria,  DBH 3ª taldeko Kattalin-en izeko bere lanari buruz hitz egitera. Oso hitzaldi interesgarria eman zigun, baita ikasleak kantarazi ere. Eskerrik asko eta hurrengo arte!


        

 

MUNDUKO MUSIKA AZTERTZEN

DBH 3. mailako ikasleak haiek egindako lanak DBH 1. Mailakoei erakusteko joan ziren.
Aurkeztutako munduko musika taldeen artean:

Bersuit  Vergara,       rock talde argentinarra.
Calle 13, talde kolumbiarraren “no hay nadie como tu”



ATXURIKO ARGAZKI ZARRAKAK

DBH4 mailako frantseseko ikasleak Atxuriko argazki zaharrak ikustera joan ziren.





Récit de notre visite au musée d´Atxuri:
Nous sommes partis du collège pour aller à l´exposition des photos anciennes de Atxuri. Nous avons décrits les photos du musée. Elles étaient en noir et blanc, intéressantes et très jolies. Il y avaient des photos d´Atxuri dans les années 50, de l´école, du trains, de la gare, des danses basques, des inondations,…
Le musée est très joli et très bien organisé. Il est gratuit.

BIODIBERTSITATEA: Auzo diagnostikoa

Agenda 21 euripean



Otsailean, DBH2. mailako  ikasleak biodibertsitatearen auzo diagnostikoa egin zuten, euripean. Solokoetxeko  eskaileretan  dauden espezie guztiak eta haien ezaugarriak aztertu  zituzten.







ESKERRAK MARIJE

ZORIONAK, MARIJE !!!

Eskerrik asko laguna
handia gaurko eguna
neska-mutilak hezi dituzu
eraikiz etorkizuna

Ixabel da zure ama
Hezkuntza betiko lana
txiki-txikitan Usansolon ta
gero Bilbon alajaina!

 Eskerrik asko laguna

Pazientzia baldintza
zenbat izerdi ta bitsa!!!
mundu berria eraikitzeko
Hezkuntza da beti giltza

Eskerrik asko laguna

Landare, ibai ta ura
Marijerena natura
ingurumena ezagutzea
horixe baita kultura

Eskerrik asko laguna

Afiziozko bidaia
mundua ikusten saia
gaurtik aurrera ezagutuko
omen du ondo Bizkaia

Eskerrik asko laguna

Zuretzat azken baratza
etxetik bide erraza
lore ederrak landu dituzu
ta hainbeste kalabaza

Eskerrik asko laguna

Guzti-guztia egia
lekuko zuzendaria
gure eskerrak adierazteko
hauxe da omenaldia.

Doinua: "Egun da Santi Mamine"

TASIO ERKIZIA

Bilbon, 2015ko otsailak 6 – SOLOKOETXE BHI






Guztiok egongo ginen: ikasleak, irakasleak, irakasle izan zirenak, langileak ez irakasleak  guztiok konpartitu ditugu une zoragarriak Marijerekin






Beti ona izan zara
Zure ikasle guztiekin
Gu etorri ginenetik
Izan zaitugu gurekin
Klasean sartu ohi zinen
Beti aholkuekin
Gu firme egoten ginen
Zure irakasle armekin
Ezin izango zenuke
Zure lana hobe egin
Ta asko dago eskertzeko
Beti irrifar batekin
Eskerrik asko Marije
Diogu bihotzarekin

KATTALIN ETA IZASKUN



“Benetan plazerra izan da .
Orain jarraitu zure bidea munduan zehar,
beste lekuetan ere , hemen bezala,
zure aztarna uzten.
Beti izango zaitugu gure bihotzean,
Mundua zu gabe ez litzateke berdina izango
Zu gabe gu ere ez
Eskerrik asko Marije”
IRAKASLEOK