2012/05/09

INDIAKO EMAKUMEEKIN ELKARTASUNA

INDIAKO EMAKUMEEKIN ELKARTASUNA


Orain dela urte bi, Itziar, Asier, Luken eta Jonek Solokoetxen DBH amaitu eta institutura joan ziren. Esperientzia anitzak bizi izan dituzte Batxilergoan eta horietako bat gurekin konpartitzea eskatu diegu.

Kontatuko diguten ekimenari esker, Indiako 17 neskek eskolara joan ahal dute egunero, bizikleta bana lortu dietelako.

Hasteko, zer moduz institutu aldaketa? Aldaketa askorik topatu duzue?

Hasieran ezberdintasun asko dago, izan ere Solokoetxeko jende gutxi dago institutuan, berriz, zortzi klase daude baina gero lagunak arin egiten dira. Hori bai, gehiago ikasi behar da eta gauzak egunean eraman behar dira. (Asier)


Zer moduz batxilergoa? Gomendioren bat hurrengo ikasturtean hasiko direnentzat?

Nire gomendioa da eta uste dut hirurok ados gaudela ez erlaxatzea, izan ere kaña asko ematen dizute eta hasieran ez duzu hausnartzen baina azkenean ohitzen zara eta hasten zara gauzak hobeto hartzen, hobeto ulertzen, dinamizatzen hasten zara. Irakasleak ere hobeto ezagutzen hasten zara eta badakizu gauzak nola egin bakoitzaren gustura, laburbilduz gauzak serio hartzea. (Luken)

Zelan bururatu zitzaizuen elkartasun ekintza hau aurrera eramatea?

Gure institutu osoan horrelako ekintzak eramaten dituen pertsona ekonomiako irakaslea da eta honek proposatu zigun ia nahi genuen Indiako neskei laguntza eskaini eta klase guztiak baietz esan genuen eta orduan dirua biltzen hasi ginen gero Indiako neskei bidaliz. (Jon)

Nondik jaso zenuten informazioa? Zer egin zenuten diru hori lortzeko eta behar zen tokira iristeko?

Jonek esan duenez Ekonomiako irakasleak proposatu zigun eta patioetan tortillak saltzen hasi ginen eta han nahikoak garenez diru mordoa atera genuen, 17 bizikleta erosi eta hauek Indiara bidali genituen. (Asier)

Zein da Indiako emakumeen egoera?

Gaur egun ez da egoera ona Indian eta saiatuko gara beraien esperientzia jasotzen eta ahal dugun moduan laguntzen. (Luken)

Ekimena honi esker, Vicente Ferrer Fundaziora hurbildu zarete. Indiako zein lurraldetan eta zeren aldeko proiektu gehiago garatzen ari da Fundazioak?

Mantanpurrera joango gara, hegoaldean dagoela eta kolonia bisitatuko dugu nola moldatzen diren, esaterako nola garbitzen dute arropa edo ura eraman eta hori guztia Vicente Ferrer Fundazioak antolatzen du. Etxean andreak ere sukaldean geratzen dira eta sua erregai organikoekin egiten dute eta hori oso kutsakorra da, hori ekiditen du Vicente Ferrer fundazioak.
Guk bidaia bakarrik ordaindu behar dugu eta estantzia beraiek. Ostiralero patioan patata tortilla saltzen ibili gara, baita kamisetak ere eta diru asko atera dugu. Bakoitzak 150etik gora. (Asier)

Jarraitu baino lehen, nor izan zen Vicente Ferrer?

Vicente Ferrer hemengoa zen eta Indiara joan zen hangoak laguntzera baina ez zioten utzi eta estatua bere aurka zegoenez bera saiatu zen dalitak (ukitu-ezinak) ezabatzen edo hori konpontzen. Ukitzen badiezu, zu ere “ukitu-ezina” bihurtzen zara eta hori ekiditu nahi zuenez estatuak bota egin zuen eta hona etortzean bere fundazioa egin zuen eta hemendik indarra hartu zuen, eta gero berriro joan zenean gauzak hobetzen hasi ziren. Hilda dago baina orain bere emazteak jarraitzen du bere lanean. (Jon)

Fundazioaren proiektuak ezagutzeaz aparte, Indiako zerbait ezagutzeko parada izango duzue? Kontaiguzue ibilbidearen laburpena.

Gauza gehienak fundazioak egindako ekintzak izango dira. Baina pare bat egunetan gure herritik hurbil dagoen herri batera joango gara, gutxi gorabehera Bilboren tamainakoa eta bertan tour bat motorretan hiritik antolatu digute.

Bertan kaleak eta jendea ezagutuko ditugu, gehienbat giroa. Baina gure proiektu ez da Indiaren egoera ikustea bakarrik, baizik eta gure proiektua finkatuta dagoen, Indiako emakumeen egoera eta baita ospitale bat ere ikustea eta horiek izango dira gure proiektuak. Han, gainera, ez dugu denbora askorik izango, izan ere gure proiektua nahiko mekanikoa da eta beti egongo gara zerbaitetan. (Asier eta Luken)

Norbaitek interesa izanez gero, non edota nola lor dezake informazio gehiago fundazio honetaz?

Mazarredo kalean badago fundazioaren egoitza nagusia edo bestela interneten bidez kontaktuan jarri zaitezke. Esan digute guk egindakoa edonork egin zezakeela fundazioan apuntatuz gero eta dohaintza eginez. Mediku asko esaterako horra joaten dira laguntza eskaintzera. Vicente Ferrer fundazioarekin posiblea da baita Indiara joatea ere eta han beraiek ibilbide batzuk prestatuta dituzte .(Asier)

Zer pentsatzen duzue ikasiko duzuela bidaia honekin?

Gure burua kontzientziatu dezakegu eta gure egoera eta Hirugarren Munduko pertsona baten egoeraren desberdintasunez konturatu. Gure irakasleak esan digu hango kultura eta hemengoa oso ezberdinak direla eta guk ehuneko ehunean errespetatu behar dugula, bestela ere arazoak izan ditzakegulako. (Luken)

Ezin dezakegu hango pobrezia eta hemengoa konparatu, izan ere guk hainbat kasu ezagutuko ditugu imajinatu ere ez genituenak izango. Kultura ikustea ere polita izango da esaterako beraiek behiekin daukaten tratua eta portaera...

Zer esango zenioke, Solokoetxeko ikasleriari elkartasun ekintzak egitera animatzeko?

Guk edozein pertsona gonbidatuko genuke bidaia egitera eta baita diru laguntza egitera, izan ere hemen euro bat ez da asko baina han jateko beste emango zien, gainera guk egin dugun bezala bizikleta bat erosten beraiei ikasketak egiteko aukera eman diegu.


Izan ere, beraien eskolak ez daude hurbil eta ikastera joateko garraio bakarra bizikleta da. Guk hirurogei euro jarri dugu bizikleta bakoitzagatik eta horrela hango neskari bizitza aldatu diogu. Gure esfortzu txikiarekin haiei esfortzu handi horretan laguntzen diegu. Guk patata tortillak saltzen lortu dugu eta imajinatu bere zoriona. (Jon , Asier eta Luken)

Prest egongo zinatekete hango janaria dastatzera?

Bai, nik gogoa daukat baina han esan digute ezin dugula Vicente Ferrer fundaziotik kanpo ezer jan, izan ere urak kutsatuta egon litezke. Han kantina bat dago eta janari europarra eta hangoa egongo da baina niri hangoa probatzea gustatuko litzaidake han gaudenez zergatik ez? (Asier)

Mila esker Solokoetxeraino etortzeagatik eta gurekin konpartitzeagatik momentu interesgarri hauek eta, bide batez, gure ikaskideek elkarrizketa hau irakurri ondoren
zerbait egitera besteengatik animatuko direla espero dugu

        IRATI CABRERA eta OLATZ LOPEZ (3ºB)

No hay comentarios:

Publicar un comentario