2017/04/25

ARMAÑON PARKEA ETA POZALAGUAKO KOBAZULOA



ARMAÑON PARKEA.  POZALAGUAKO KOBAZULOA

Apirilak 6an 3. mailako ikasleak Armañon Parke Naturalera hurbildu ginen eta bertan Karrantza haraneko eta Turtziozeko gune babestuak ezagutu genituen. Gizakiak naturan egindako erabilerak identifikatu eta berauek sorturiko ondorioak hautemateko gai izan ginen.  Karst baten osapen prozesua nolakoa den ulertu genuen eta kobazuloetan aurkitu ditzakegun elementu desberdinak ikusi genituen, hala nola, estalaktitak, estalagmitak eta zutabeak.

  
   
     




2017/04/04

DERIOKO TXANGOA



DERIOKO TXANGOA

Pasa den astelehenean, Deriora joan ginen txirringan ibiltzeko asmotan. Bakarrik joan ginen 1.A-ko ikasleak. Autobusez joan ginen. Hara heltzerakoan areto handi batean sartu gintuen Irati-k (gure monitoreak). Areto barruan ezinbestekoak ziren arau asko azaldu zizkigun, adibidez, espaloian ezin da bizikletan ibili, gauean argiak eraman behar dira, errepidean ibiltzerakoan eskumatik joan behar da... Oso adi egon ginen eta asko ikasi genuen.

Aretoan bertan, kaskoak banandu zituen eta kaskoekin batera txaleko erreflektoreak eman zizkigun. Ateratzerakoan, garaje batera eraman gintuen eta han txirringak banatu zituen.Txirringak banatu ostean, ilaran jartzeko esan zigun, ibilbidea hasiko genuelako. Oso bide motza egin genuen, 45 bat minutukoa.

Bueltan denbora geneukanez, txirringak bueltatu eta aretoan sartu ginen berriro. Gurpileko zulo bat konpontzen irakatsi zigun. Hiru taldetan banandu gintuen eta zuloa konpontzeko tresna guztiak eman zizkigun. Zuloak konpondu genituen.

Bueltako bidean, minutu bat beranduago heldu ginen markesinara eta ordu bat itxaron behar izan genuen hurrengo autobusa. Dirua zuen jendeak urdaiazpikoa edo gazta erosi zuen hurbil zegoen urdaitegi batean.

Berandu heldu ginen jantokira baina jaten utzi ziguten. Bazkaldu ostean, azkan saio bat geneukan baina irakasleak patioan egoten utzi zigun.
                          
                                                                           MAIDER M. de la Hidalga (1.A)


  

    






2017/04/03

AUTODEFENTSA



DEFENTSA

Neskei mutiletatik defendatzeko neska bat etorri zitzaigun teknika batzuk erakustera. Neska asko joan ginen defendatzeko klase haietara.

Klase horietan gauza asko ikasi genituen gure bizitzan mutilengandik defendatzen jakiteko.

Klase hasieran, jolas bat egin genuen elkar ezagutzeko. Horren ondoren, beldurra kentzeko eta segurtasuna transmititzeko beste jolas bat egin genuen. Gero, denok noizbait kalean gertatutako gertaerak kontatu genituen.

Gauza horiek guztiak ekiditeko gauza desberdin asko egin genituen eta horietako bat antzerkia izan zen:

4 talde egin genituen antzerki saio desberdinak egiteko. Talde bakoitza 4 edo 5 pertsonakoa zen eta haien artean egoera bat aurkeztu eta nola konpondu asmatu behar genuen.

Neska guztien artean gauza asko ikasi genituen eta teknika berri asko ikasi genituen gero kalean erabiltzeko arriskuan bagaude. Eta, batez ere, oso ondo pasatu genuen beste batzuei gertatutako esperientziak ezagutzean.

                                                                                              EGILEAK: Naia eta Nahia

  


  



 

OLINPIADA MATEMATIKOA



OLINPIADA MATEMATIKOA

1.fasea-Martxoaren 17an

                 
  OLINPIADA MATEMATIKOan 1. fasean parte hartu dutenen artean, maila handia egon da eta onenak aukeratzea kostatu zaigu. 

Azkenean, maiatzaren 13n,  2. fasera joango diren ikasleak dira:

CLARA GONZÁLEZ  (2.A)
ALVARO CASTILLO  (2.B)
                                                                                                                        
ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI !!!!!