2015/06/17

3. DBH IPARRALDERANTZ



3.MAILAKOEK IPARRALDE BISITATU

Pasaden ostiralean, ekainaren12an, 3.mailakoak Iparralden egon ginen gizarteko kurtso amaierako txangoan.

Goizeko zortziak eta laurdenetan joan ginen klasera (normalean baino goizago autobusa 8:30tan hartu beharra genuelako).

Hamaikak aldera Hondarribira heldu ginen eta alde zaharra pixkat bisitatu ondoren denbora librea utzi ziguten handik ibiltzeko, ez zen denbora asko izan Hendaiarantz abiatu behar ginelako.

Hendaiara heltzean “Le Château Observatoire Abbadia”-tik gertu dagoen paseotxo bat eman genuen. Oso paseo polita izan zen, gainera zerua garbi zegoen eta itsasoa ondo ikusi ahal izan genuen. Nahiz eta lokatza egon eta zapatilak zikindu, ez ginen asko nekatu, izan ere, ibilbidea motza zen eta hizketan eta argazkiak ateratzen azkar pasatu zitzaigun. Ibilbidean zehar hainbat unetan geratu ginen ikuspegiak ikusteko eta horietako geldialdi batean II. Mundu gerra garaiko bunker batean sartu ginen barrutik ikusteko.

Ibilbidea amaitzean, zapatak garbitu eta Donibane Lohizunera joan ginen. Denbora galdu gabe hondartzara joan ginen, hala ere, 14:30ak arte ezin izan ginen uretan sartu soroslerik ez zegoelako, horregatik, hondartzan gure kabuz bazkaldu eta pilota batekin egon ginen jolasean irakasleak etorri arte. Irakasleak itzultzerakoan uretan sartu ginen gehienak, nahiz eta ura oso bero ez egon … Euria egin zigun arren, batzuek uretan jarraitu genuen eta azkenean hiru t´erditan uretatik irten, dutxatu, lehortu, orraztu, jantzi eta gauzak batu genituen.

Itzultzeko busa hartu eta sei t’erdiak aldera heldu ginen Bilbora. Oso ondo pasatu genuen eta berriz ere joango ginateke!

   

   

   

   

   

   

   

   
   
 

            IZASKUN MANERO

2015/06/12

Agenda 21eko udal foroa

Ekainak 4an, 2. mailako bi ikasle, Olatz eta Alba udal forora joan ziren aurten biodibertsitatearen alde aurten egindako lana aurkeztera.

2015/06/01

97.0 irratira bisita

DBH 3. mailako ikasleak  97.0 irratia ezagutzera joan ziren









Atxuri eskolako ikasleen bisita

Atxuri eskolako LHko 5. mailako ikasleak etorri ziren Solokoetxe eskaileretan zein plantak dauden aztertzera. Haien gidariak DBH 2. mailako ikasleak izan ziren: