2012/06/20

EGUN BERDEA


EGUN BERDEA

Ekainaren 19an "Egun berdea" ospatu dugu.  6.urteurrena izan da.
Batetik "Hondakinen banaketa"ren ildotik  antolatu dugu gure jaialditxoa.
Irudi polit eta esanguratsuen bitartez gogoratu nahi izan dizuegu hondakinen banaketa duen garrantzia. Geu gara kate horren oinarria, guk ez ba dugu zarama sailkatzen katea apurtu egiten da, ezin da berrerabili, ezin da berziklatu, bakarrik gero eta gehiago pilatu.
Zaila da; baina ez ezinezkoa. Nork bere aletxo ipini, besterik ez da egin behar.
Bestetik ikasturtean zehar egindako lehiaketen sariak berriro ere banatu ditugu.
Saridun berriak ondorengoak izanik:
-        "Gela garbi"aren saria, 2.A eta 3.A taldeak.
-        "Hamaiketako ekologiko" aren saria, 2.C eta 4.A taldeak.
-        "Laguntzaile zintzoenak", LANDER, ALICIA, MONICA  eta AGATE izan dira.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!!













                                                                                                             AGENDA 21



No hay comentarios:

Publicar un comentario