2013/03/09

ENKARTERRITIK 1.A ETA 1.C



BALMASEDAKO IRTEERA


 Lehenengo mailako ikasleok, gizarte mintegiarekin, Balmasedara joan ginen. 1.Bkoek asteartean otsailaren 28an joan ziren eta 1.A eta 1.C-ok ostegunean otsailaren 30an joan ginen. 9:00etan, autobusa hartu genuen. Irteera bi zatitan banatuta zegoen: historiaurreari buruzko Enkarterri museoan bisita gidatua eta Balmaseda herriko bisita gidatua.

Museoko bisita oso interesgarria izan zen baina Balmasedakoa ez zen hain ona izan, luzeegia izan zelako. Irteera guztiari hamarreko eskala baten 8 bat jarriko nioke, museoko bisitari 8 bat eta Balmasedako bisitari 5 bat.

Irteera 15:30etan bukatu zen Solokoetxera heltzean. Gero, jantokira jatera joan eta klasera bueltatu ginen.

Hau guztia dela eta, 1. mailakoei irteera gustatu zaigu eta hurrengo urtean berriz irteera errepikatzea espero dugu.

UXUE ELGORRIAGA (1.A)


  

  

  

  
  
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario