2011/05/25

JON ARRETXE: OSTEGUNAK


   Ni Solokoetxeko 4. DBHko ikaslea naiz, eta Jon Arretxeren Ostegunak liburua irakurtzeko esan didate euskara klasean. Nik liburua oso azkar irakurri dut, oso liburu motza eta arina baita.

   Liburu honek bost istorio desberdin ditu: tuna-fish komandoa, Unibertsitateko harakinak, teletienda, malagueña salerosa eta atsoa. Bost istorioek izan dute umore edo grazia, nahiz eta istorio batzuetan pertsona batzuk mindu ahal diren: tunoak, ikasle batzuk...

   Niri gehien gustatu zaizkidan istorioak Unibertsitateko harakinak eta teletienda izan dira. Lehenengo istorio horretan ikaslea irteten da garailea eta bigarrenean aldiz “bikotearen” artean ez da ezer gertatzen.


   Egia esan errealista samarra iruditzen zait, ez baita dena ondo edo nahia bezala ateratzen beti.

   Duela astebete inguru, Jon Arretxerekin elkarrizketa bat eduki genuen, eta oso “tipo” atsegina iruditu zitzaidan, umore handikoa.

   Elkarrizketan, berak idatzitako liburuen istorioa kontatu zigun, bidaiatzearekin oso lotuta gehiengoa.

   Niri liburua irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan, baina gehiago oraindik, elka-rrizketa eta gero, jakinda kontatzen diren gauza batzuk egia direla.

   Ez naiz batere damutzen liburu hau irakurri izanaz!
                                                                                                                     





                                 

 LIBE













No hay comentarios:

Publicar un comentario