2011/05/04

JOKIN, IRAKASLEA ETA… GEHIAGO

   Hemen daukagu Jokin gure gimnasiako irakaslea .Inkesta honi hasiera emateko zeuri buruz zertxobait jakitea gustatuko litzaiguke eta horretarako galdera hauei erantzun mesedez . 

Zen ikastetxetan egin zenituen ikasketak?

Azkoitiko  Xabier Munibe ikastolan.

Eta Azkoitikoa zarela kontuan harturik, alde handia nabaritzen duzu hango euskaraz eta hemengo euskararekin?

Bueno, nik uste dut hemen hangoarekin konparatuta euskaraz gutxiago hitz egiten duzuela, eta horrez aparte, gipuzkeraz hitz egiten hasiko banintz uste dut hemen ez zenidaketela ulertuko eta horregatik. 

Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan?

6 urte, 20 urtetik 26ra.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen maisu izatea?

Ba bueno, hasieran kirola gustuko dudanez eta batxilergoa bukatzen nuenean garbi nuen.

Zer ikasketa egin dituzu?

Kirol irakasle-eskola, Bilbon, Begoñako Andra-marin eta gero “IVEF” Gasteizen.

Irakasle-eskola ikasten zenuenean zer arlo irakastea zeneukan pentsatuta?

Ba, irakasle-eskola ez dut ikasi, ikasi dut kirol irakasle-eskola orduan garbi neukan kirolarekin zerikusia zuena alegia jarduera fisikoa.

Ezberdintasun handia nabaritzen duzu zure institutuko giroaren eta gurearen artean?
              
Ba, nik desberdinduko nuke zeuen artean daukazuen giroa,hori bai dela ona nik uste dut lehengoarekin alderatuta gaur egun errespetu gutxiago dagoela irakasleei.

Entzunda dugu oso gustuko duzula futbola, hori da zure gogokoena edo badago gehiago gustuko duzun kirolik?

Gustukoena bai izan da beti, baina beti praktikatu egin ditut besteak, gehien bat saskibaloia eta pilota.

Jarraitzeko, badakigunez zure futboleko zaletasuna futbolaz hitz egiten jarraituko dugu. Txikia zinenean futbolari bezala ikusten zenuen zeure burua?

Neure burua ez dut sekula horrela ikusi, izan da nire zaletasun bat baina nire lan bezala ez dut inoiz ikusi.

Zerk edo nork bultzatu zituen futbolera jolastera?

Bueno, aita izan da futbolean asko animatu izan didana baina lagunekin jolastea asko gustatu zait, orduan uste dut nire gauza izan dela.

Erreala zalea zarela entzun dugu maiz baina egia al da Real Madrid dela zure ekiporik gustukoena?

Nire ekiporik gustukoena txikitatik izan da Erreala baina egia da nire jokalaririk gustukoenak Madrilen egon direla, eta Bartzelona baino gustukoagoa dudala Madril.

Zein taldek merezi du zure ustez liga irabaztea? eta zeinek irabaztea gustatuko litzaizuke?

Bueno, nik uste dut futbol onena egiten ari dena Bartzelona dela, nik nahiko nuke Real Madrilek irabaztea baina uste dut Bartzelonak irabaziko duela.

Messi edo Ronaldo duzu gustukoen?

Nik Messi nahiago dut.

Zein da zure jokalaririk gustukoena?

Ez dakit ezagutzen duzuen baina Laudrup egon zen Bartzelonan lehenengo, gero Real Madrilen eta orain Mallorcan entrenatzen dago.

Entzun dugunez, Sestao, zure taldea lehenengo doa ligan, zaila egiten zaizue poztu horretan mantentzea?


Hasieran erraz ibili ginen, denbora guztia egon ginen lehenak baina azkeneko jardunaldietan galtzen  ari gara eta orain bigarrenarekin berdinduta gaudenez pixka bat zaila dago.

Zenbat gol sartu dituzu dagoeneko ligan?

Aurten gutxi, 8.

Gerora begira futbolean jarraitzeko asmorik baduzu?

Aukera badut behintzat edo lanak lagatzen badit nire gustuko zaletasuna denez ahal dudan denbora guztia jarraituko dut.

Eta Errealak fitxatuko bazintu joango zinateke bertara? Eta Real Madrilekin berdina gertatuko balitz?

Aukera izango banu Realera joango nintzateke, eta Madrilekin zer izanik ez, zeren nik politika eta kirola desberdindu egiten ditut.

   Beno ba, azken galdera onekin amaitu egin dugu Jokinen entrebista, eskerrik asko zure parte hartzeagatik.


          IRATI CABRERA, LEIRE ETXEBARRIA eta OLATZ LOPEZ (2ºD)

No hay comentarios:

Publicar un comentario