2011/04/18

IBAI, INSTITUTUTIK SAN MAMESERA


   Ibai Gómez Bilbon jaiotako gazte atsegina gure institutuan ikasi zuen eta pasa den urtean Sestao River futbol taldetik Athleticera pasatu zen. Gainera, “Euskara eta teknologia” programaren barruan gure zentroa bisitatu egin du eta berarekin hitz egiteko aprobetxatu dugu. Hemen duzue kontatu diguna.

1.   Zelan doa zure lesioa? Noiz hasiko zara berriz jokatzen?
Ba, orain hobeto doa, dagoeneko entrenatzen hasi naiz, eta laster partidak jolasteko aukera izango dut.

2.   Noiz fitxatu zintuen Athleticek, eta noiz amaitzen zaizu kontratua?
Aurten fitxatu naute eta kontratua, bueno kontratua hurrengo urtean amaitzen zait, baina hamar partidu jolastu ezkero bi urteko luzapena egingo didate. Oraingoz partidu bat bakarrik jolastu dut.

3.   Planteatuta zenuen Athletic-en jolastea ala sorpresa handia izan zen zuretzat? Zelan sentitu zinen berria jakiterakoan?
Txikitatik neukan ametsa zen eta pasa den urtean zertxobait entzuten zen denboraldi erdian eta denboraldi amaieran deitu egin zidaten eta pentsatu gabe joan egin nintzen.


4.   Zer moduz moldatzen zara zure taldekide berriekin? Zeinekin duzu harreman sendoena?
Ba guztiekin dudan harremana ona da, guztiak dira jokalari zintzoak eta guztiekin dut harreman ona.

5.   Alde handia nabaritzen duzu Sestaon jolasten zenuenetik eta orain arte?
Ba, egia esan bai. Orain guztia da profesionalagoa, arratsaldetan entrenatu ordez goizetan entrenatzen dugu.

6.   Sestaon eta Athleticen jolastu duzula badakigu, beste talderen batean jolastu izan duzu?
Bai, Santutxun jolastu dut 16 denboralditan zehar.

7.   Zein taldetatik duzu oroitzapen onena? Edo zein taldetan sentitu zara erosoen?
Ba, lehen esan dizudan moduan Athletic-en jolastean zen nire txikitako ametsa eta jada bete egin da amets hori, baina, bueno, Santutxun hamasei urte egon naiz eta oroitzapen handia daukat.

8.   Noiz hasi zitzaizun futbolean jolasteko zaletasuna? Nork bultzatu zintuen futbolean jolastera?
Ba txikitatik egon naiz baloi batekin eta nire aita beti egon da futbolean sartuta.

9.   Euskal selekzioan jolasteko aukera izango bazenu jolastu nahi izango zenuen?
Bai, dudarik gabe, pentsa benetan diotsudala.

10.   Zein da zure talde gogokoena? eta zein da zuri jokalaririk edo kirolaririk gustukoena?
Ba, lehen esan dudan moduan, Athletic da nire futbol talde gogokoena, eta jokalaria, ba, jolasteko eragatik eta Cristiano Ronaldo.

11.   Zein talde nahiago duzu Barça ala Madril?
       Bat aukeratzekotan Madril aukeratuko nuke.

12.   Zure ustez zein taldek merezi du liga irabaztea?
Nire ustez Athletic-ek merezi du liga irabaztea daukan filosofiagatik.

13.   Munduko talde guztietan jolasteko aukera izango bazenu zein taldetan jolastea gustatuko litzaizuke? 
Hemen geratuko nintzen, hau da Athletic-en.  

14.   Zein aholku eman ahal diguzu futbolari izan nahi duten gazteei beraien ametsa betetzeko?
Ba, egunero txikitatik gogor entrenatzea eta entrenatzaileak emandako aholkuak hartzea.

15.   Zure ustez noiz egongo dira neskak futbolean mutilen pare?
Bueno, ba pare parean uste dut inoiz ez, ez da egon parean eta ez dut uste parean jarriko direnik.

16.   Futbolaz aparte beste kirolik praktikatzen duzu? Edo gustatuko litzaizuke?
Ez, futbolaria naiz, eta futbolaria izango ez banintzen  entrenatzailea izatea gustatuko litzaidake. Udan tenisean jolasten dut.

17.   Santutxun entrenatzen duzula kontuan harturik, partidu batean Athletic Santutxu jokatzekotan zein taldek irabaztea nahiago zenuke?
Ba, bueno, Santutxu entrenatzen baduzu nahiago duzu Santutxuk irabaztea, baina gauza arraroa da.


18.   Nola deskribatuko zenuke zure burua? Nolakoa zarela esaten dute besteek? Ados zaude besteek zutaz uste dutenarekin?
Ez dakit, mutil normal bat, kalekoa eta jende guztiarekin ondo moldatu nahi duen mutil bat.

19.   Zeintzuk izan dira zure ikasketak?
Ikasi nuen hemen DBH gero Gabriel Arestira joan nintzen egitera batxilerra, gero egin dut goi mailako ziklo bat   
kirolaren bidetik, aurten entrenatzailearen karneta ateratzen nago eta datorren urtean IVEF egingo dut.

Zein izan zen zure andereñorik zorrotzena Solokoetxen?
Zorrotzena? Zorrotzak denak ziren baina azkenean ondo moldatzen nintzen haiekin, gogoratzen ditudanak eta oraindik hemen lanean jarraitzen dutenak, ba Belen Aurrekoetxea,  Anjel eta  Josune.

20.   Oraindik mantentzen duzu zure harremana eta Solokoetxeko ikaskideekin?
Bai, jarraitzen dut haiekin hitz egiten, gainera Santutxukoak dira eta noizean behin gelditzen gara.

21.   Entrebista amaitzeko, esaguzu zure bizitzako momenturik onena eta txarrena:
Ba, egun berdinean gertatu ziren biak, momentu onena San Mamesen debutatzea alegia eta txarrena lesionatu nintzenekoa.

                   OLATZ LÓPEZ, IRATI CABRERA ETA LEIRE ETXEBARRIA (2ºD)









No hay comentarios:

Publicar un comentario