2011/04/12

BELENekin berba eginez



Belen Aurrekoetxea, euskarazko ira-kasle ezagunarekin bildu gara, zeren eta badauka zer esanik. Hauxe da kontatu diguna.

1.    Nongoa zara Belen?
Ni Igorrekoa naiz, Arratia bailarako herririk inportanteenetarikoa.

2.   Nolakoa izan ziren zure lehenen-go urteak?
Oso politak, lau neba-arrebetatik ni naiz zaharrena, aitite-amama eta izeko batekin bizi izan nintzen baserri batean herritik oso hurbil. Oso oroimen onak ditut.

3.    Zein modutan dibertitzen zineten gaztaroan?
Ez zeuden zuek orain dituzuen hainbeste jostailu, baina asko jolasten nuen. Hasieran, auzoan nire auzoko umeekin, gero koadrila osatu genuen herrira eta, igandeetan, arrosariora joateko eta pezeta bateko paga genuen eta dendara joan eta erosi egiten genuen.

4.    Ikasle ona izan zinen? Zein izan zen zure gustuko ikasgaia? Eta gorro-tatzekoa?
Multzoko ikaslea izan nintzen. Ez nuen fisika ulertzen eta ez zen izan nire gustuko arloa eta, alderantziz, matematikan ondo moldatzen nintzen.

5.    Zergatik erabaki zenuen irakasle-eskola ikastea?
Han ikasketak hasi orduko lanean hasi nintzen haurtzaindegi batean eta horren ondorioz gustatu egin zitzaidan, baina ordura arte ez nuen irakaskuntza lanik egin.

6.    Zenbat urterekin hasi zinen irakaskuntzan?
27 urterekin.

7.    Zerk bultzatu zintuen klaseak ematera?
Lanbide polita izatea. Haurtzaindegiko eta gero eskolaurrekoekin harreman onak nituela. Gainera, eskolan euskara irakaslea behar zen goi zikloan, hau da, DBHn eta onartu egin ninduten.

8.    Zenbat ikastetxetan egin duzu lan?
Hirutan: Altzagan, Karmelon eta Karmelo-Solokoetxen.

9.    Euskaraz aparte, beste arloren bat gehiago eman duzu?
Bai, gaztelera eta gizarte.

10. Urtetan zehar, asko aldatu al da irakaskuntza? Zertan?
Bai, irakasteko modua, baina ez edukiak. Baita erabilitako tresnak edo baliabi-deak eta ikasleen eta irakasleen arteko harremanak ere.

11. Nolakoak ziren zure hasierakoak ikasleak? Eta gaurkoak nolakoak gara?
Institutura etorritako lehenengo ikasleak, jatorrak ziren eta oraingoak ere. Asko aldatu da euskararen erabilera. Lehen bazeuden euskara maila desber-dinak baina orain euskara gutxiago hitz egiten da.

12. Entzunda daukagu afizio handia daukazula musikaz. Egia al da?
Bai, asko gustatzen zait eta belarri ona daukat, baina ez dut solfeorik egin. Ahotsa gaztetan hobea nuen.

13. Egia da talde bat osatu zenuen lagun batzuekin eta diskoa ere grabatu zenuten?
Bai, lau neska eta lau mutil, Oihartzunak  taldea. Disko txiki bat grabatzera joan ginen Parisera eta han Maite Idirinekin batera, gaur egun sopranoa dena, grabatu genuen. Diskoan lau kanta daude, Bernart Etxeparek idatzitako euskarazko lehenengo liburuan idatzitako lau bertso.

14. Noiz grabatu zenuen diskoa?
1975aren inguruan.

15. Zerk bultzatu zintuen abestera?
 Abestea gustatzen zitzaidan eta nire lagunen ideia izan zen taldea osatzea. Gainera, elizako koroan abesten genuen.

16. Zenbateko taldea zineten?
Bi etapa izan ziren, hasieran 8 pertsonok osatzen genuen taldea, lau neska eta lau mutil eta, beranduago, bi lagunek utzi zutenez, azkenean 3 neska eta 3 mutil geratu ginen.

17. Zein motatakoa musika abesten zenuten?
Euskal kantuak. Erabilitako instrumentuak eskusoinua eta gitarra. Eta hitzak esanguratsuak ziren.
  
18. Arazoren bat izan zenuten garai haietako legearekin?
Bai asko. Jaialdiak egitean, bulego batera eraman behar zen beranduago abestuko zena. Orduan, guk edozein abestiak eramaten genituen eta, gero, gureak kantatzen genituen.

19. Oraindik gogoratzen dituzu diskoaren abestiak? Aipatu baten bat.
Bai, Emazteen fabore adibidez.

GARAZI OLARIETA, NAIARA HERRERA ETA ANE BARROS

No hay comentarios:

Publicar un comentario