2011/03/15

EUSKARAREN EGUNA


Euskararen eguna abenduaren 3an izan zen.  Goizeko 5.saioan, hau da 12:40etan hasi zen eta 14:30etan amaitu zen.


Euskararen egunari hasiera emateko kalejira bat egin  zen, trikitixa eta panderoekin lehenengo zikloko pasabideetatik gimnasioraino.
Lehendabizi herri kirolak egin ziren, 1.mailako lau talde eta 2.mailako lau taldek parte hartuz. Herri kirolak lokotx bilketa eta sokatira izan ziren.


Herri kirolen ondoren dantzak egon ziren: 2.mailakoaek agurra modernoa dantzatu zuten, 1.mailakoek Mikel Laboaren abesti bat eta Gaztedikoek euskal dantzak.


Dantzak eta gero, bertsoak abestu zituzten 2.mailako Irati Zugazabeitia, Leire Etxebarria, Oier Elgezabal, Peru del Hoyo eta Beñat Aldayk.
Gero Euskara Batzordeko logotipoaren lehiaketaren sari banaketa egon zen eta irabazlea 2.mailako Olatz Lopez Ahedo izan zen.


Azkenik, urtero bezala, euskararen egunean pertsona inportante bat ekartzen dugu, eta aurten Bilbao musika eskolako Patxi Laborde etorri da euskal dantzak irakastera.


Gure elkarrizketen araber 2010eko euskararen egunak arrakasta handia eduki du. Ikasleen erdia arrantzalez jantzita etorri zen eta beste erdia ez, baina pentsatzen genuen  baino jende gehiago etorri zen jantzita.


Jendeak oso ondo pasatu zuen eta euskara gehiago erabiltzera bultzatu dituela espero dugu 2010eko euskararen eguna!

1. Mailako ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario