2019/02/16

SEO BIRDLIFE


SEO BIRDLIFE

Abenduak 11an SEO Birdlife-ko Andoni etorri zen ikastetxera, 4.DBHko Biologia-Geologia eta Kultura Zientifikoko ikasleei Euskal Herriko hegaztietaz hitz egitera. SEO BirdLife irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta hegaztiak eta haien habitatak zaintzea du helburu. Andonik inguruan ditugun hegaztiei buruzko ezaugarrietaz eta beraien bizi ohituretaz hitz egin zigun. Horrez gain, txorientzako kabiak egin genituen, udaberrian Solokoetxe ikastetxe inguruan jarriko ditugunak.  Amaitzeko, Bilboko kaleetara ere atera ginen inguruko txorien behaketa egitera. Oso interesgarria izan zen!
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario