2018/05/04

UKELELE IKASTAROA


UKELELE IKASTAROA


Aurten ikastaro berri bat antolatu dugu Solokoetxe institutuan Itxasoren eskutik.
Zorte handia izan dugu eta Marcos Feijoo etorri zen ukelele ikastaro bat ematera. Gure ikastetexean agertu zen 24 ukelelekin eta tramankulu guztiak prestatzeko karakoea gure ikasleentzat!!
The lucky ones” 3.mailakoak izan ziren eta areto nagusian bi saio eman genituen. Zoragarriena izan zen lehenengo momentutik abesti desberdinak jotzeko kapazak izan ginela. Hau da hau!!
Giroa ezin hobea izan zen eta alde txar bakarra oso laburra (1:30min) izan zela aipatu dute ikasleek. Oso gustora egon ginen guztiok eta errepikatzeko modukoa izatea espero dugu.
Pittin bat inbidia sortzeko kontatuko dizuegu jo genituen abestiak, adibidez: Zombie “The cramberries”, Just the way you are “Bruno Mars”, Arratsalde honetan “Sorotan Bele”… eta eskatutako guztiak.
Baten bati interesa sortu bazaio badakizue ukelab web orrialdean aurkituko duzue informazio osoa eta amaitzeko animatu nahi zaituztet Zwapera (Zorrozaurren) etortzera igandero 17:00etatik 19:00etara ukelelea jotzera!!!
Itxaso


    

    

  


No hay comentarios:

Publicar un comentario