2017/11/22

SARE SOZIALAK



SARE SOZIALAK

Urriak 30ean Solokoetxe Institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek beste hainbat ikastetxeko ikasleekin batera, Sarrikon dagoen musika eskolako areto nagusian sare sozialei buruzko film bat ikusi genuen.

Ikusitako filma  Ben Meznich-en “Multimillonarios por accidente” liburuan oinarritua dago eta munduko sare sozialik garrantzitsue-netakoa den Facebook-en sorreraren nondik norakoak eskaintzen dizkigu.

Sare sozialak interesak edo zaletasun komunak partekatzen dituzten komunitate birtualak dira. Partaide bakoitzak Web-toki bat eskuratzen du, pertsonalizatzen du eta bertan komunikatzeko tresnak erabiltzen ditu.

Filma irudi berri programa barruan sartuta dago eta eskainitako materialarekin tutoretza orduetan zenbait jarduera garatuko ditugu.

     


                                                                              BETEL VIZAN 4B.

No hay comentarios:

Publicar un comentario