2014/12/09

BERBAGUNERA IRTEERA



BERBAGUNERA IRTEERA


Bilbon euskararen erabilera indartzeko asmoz, “Bilboko III. Berbagunea” antolatu zen azaroaren 13an Bilboko Alondegian.Ekintza honen helburua hurrengoa izan da: euskaraz ikasten ari direnak nahiz euskalduntze prozesuan dabiltzanak euskaraz hitz egitera animatzea eta, bide batez, euskararen erabilerari bultzada ematea. Azken finean, elkarrekin euskaraz egitea.


Solokoetxeko institututik Euskara Batzordeko 4. DBHko ikasleak eta bi irakasle joan ginen; 8.30tan institututik irten eta oinez bertaratu ondoren, bederatziak eta laurdenerako han geunden.H eltzean, azalpenak jaso eta argazki bat atera ziguten. 

Gero, seiko mahaietan banatu eta eserita geundela, Amets Arzallusek bertso bi abestu zituen saioari hasiera emateko.

Hogei minutuz hitz egin behar genuen haiek proposatutako gai baten inguruan, eta hogei minutuko saio bakoitzaren ostean nahastu egiten ginen beste pertsona batzuekin, ezezagunekin hitz egiteko. Beti ere, haiek emandako gaien inguruan mintzatzeko.

Hauek izan ziren mintzagaiak:
1.    Noiz egiten dut euskaraz?
2.    Noiz eta zergatik aukeratzen dut euskara ala gaztelania?
3.    Euskararen erabilera eta usteak.
Hamar eta erdietan ekitaldia amaitu eta pasioan itzuli ginen ikastetxera.


Oso ondo pasatu genuen eta esperientzia polita eta aberasgarria iruditu zitzaigun; errepikatzeko modukoa!

EUSKARA BATZORDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario