2013/05/22

EUSKARA ASTEKO LEHIAKETEN EMAITZAK



EUSKARAREN ASTEKO LEHIAKETEN EMAITZAK

2013.urteko euskararen astea joan zaigu jada, baina ezin aurrerago joan gure ikastetxean zein izan den parte hartzea eta lehiaketa ezberdinen emaitzak esan gabe.

Has gaitezen:

Hasteko, eskolarteko argazki lehiaketan hamar ikastetxe hartu dugu parte. Sariak hiru kategoriatan banatu dira: lehen hezkuntzako hirugarren zikloa; DBHko lehen zikloa eta DBH-ko bigarren zikloa.

Gure ikastetxeko ikasle parte hartzaileak lehenengo ziklokoak izan dira. Hamaika lagun aurkeztu dira eta ez dute saririk irabazi. Baina lehen ziklokoen artean gure ikastetxean bi aipamen egingo dira 1 lehen mailan (Izaskun Manero) eta beste bat bigarren mailan (Eider Larizgoitia).

Karikatura kinielaz arituko gara ondoren. Bederatzi lagun aurkeztu dira, baina batek bakarrik jasoko du saria (bonboi kutxa eta zinemarako sarrerak). Juana Aranbarri da irabazlea, 3.mailako ikaslea.

Komiki lehiaketan bi komiki baino ez dira aurkeztu, lehen saria Maddi Urkijorentzat izan da, eta bigarrena 1.Bko Martin eta Naslarentzat. Zorionak lehen mailakoei parte hartzen animatzeagatik. Zuentzat zinemarako sarrerak.

Maitasun gutunetan ez zen inor aurkeztu, baina gutun, bertso eta komiki hitzak jarrita zeudenez jarritako kutxan bertso sorta bat ikasle batek aurkeztu du. Ausarta eta parte hartzailea izateagatik, saria ere ikasle honentzat: Izaskun Manero.

Zorionak parte hartzaile guztioi eta datorren urteko lehiaketetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

                                                                                                   HNB







No hay comentarios:

Publicar un comentario