2013/02/21

TRUKE MERKATUA



AG 21  TRUKE MERKATUA



  Abenduaren 21ean,  I. TRUKE MERKATUA antolatu nahi izan dugu Solokoetxen, atsedenaldian 1.zikloko ikasleekin. Poltsikoan zenbat diru genuen ez zuen axola, diruaz ahaztu eta etxetik trukatzeko ondasunak ekarri genituen. Sormena, naturaltasuna eta trukaketarako ahalmena garatzea izan dira helburuak.

  Ekarri diren produktuak egoera onean egon behar ziren, garbi eta osorik, eta mota askotakoak izan zitekeen: arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, bideojokoak … 

  Beraz, behar ez genituen gauza horiek, armairuetatik atera beste norbaitek aprobetxa zitzan. Lekua alferrik hartzen duten gauzei irtenbidea emateko aukera paregabea izan da hau, eta etxera gustuko zenbait eramateko ere bai. 

  Hasieran askok ez zuten ikusten baina parte hartu zutenik poz pozik amaitu ziren eta parte hartu ez zutenen artean askok gogoz eta penaz geratu ziren eta noiz helduko zuen bigarrena galdetu zuten.

  Hurrengoan anima zaitez!!

  


  

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario