2012/03/20

IÑAKI ETA BOLEIBOLA


IÑAKI ETA BOLEIBOLA, KASUALIDADE BATEN LOTURA

 

Iñaki, Gorputz Hezkuntzako irakaslea, nahiko ezaguna da gure artean egunero berarekin topatzen garelako eta, gainera ez da batere arraroa izango inorentzat jakitea kirola praktikatzen duela, baina, agian, harri eta zur geratuko dira batzuk entzutean zein da bere kirola, boleibola…guretzat hain ezezaguna den kirol horretaz apur bat gehiago jakiteko asmoz berarengana jo dugu eta hau da kontatu diguna.

Zergatik hasi zinen boleibolera jolasten?
Unibertsitatean praktikatzen hasi eta gustuko nuela ikustean, kirol horri ekin nion.

Badirudi futbolak beste kirolak estaltzen dituela. Hori dela eta, zaila da boleibolerako taldeak aurkitzea? Eta laguntzak edukitzea?
Egian esan ez da egia, laguntzak nahiko orekatuak daude. Baina egia da, beste kirol batzuekin konparatuta talde gutxiago dituela.

Nolakoa da Boleiboleko liga?  Zenbat maila daude?
Maila ezberdinak daude: Superliga A eta B, beste maila bat, lehenengo maila; euskal liga eta bere barruko 1. Eta 2. maila.

Boleibola aukeratzean, nola hasi zinen neskak entrenatzen?  Eta zergatik?
Herriko eskolan kiroleko talde bakarra zegoen, eta besterik ez egotean horrekin hasi nintzen.

Zenbat boleibol mota daude? Zuk zein duzu gustukoen? Zergatik?
Mota asko daude: 6-6ren aurka;  4-4ren aurka; 3-3ren aurka; 2-2ren aurka. Horrez gain, zorukoa, estalia, kalekoa, belarrekoa eta arekoa aurki dezakegu. Nire gogokoena 6-6ren aurkakoa dut gustukoen, hondartzan. Horren arrazoia, nahiko normala dela eta olinpiadetan ofiziala dela izan daiteke

Boleiboleko Bizkaiko selekzioa dau- kagu? Eta Euskadikoa?
Bizkaikoa momentu honetan ez da existitzen, Euskal Herrikoa, ordea, bai.

Zaila da boleibola gustatzen zaien pertsonak aurkitzea?
Normalean inoiz jolastu ez duten pertsonek ez dute gustuko, baina jolasten hasi eta normalean gustukoa egiten den kirola da.

Inoiz jolastu duzu boleibolera? Jolastekotan zein taldetan? Zenbat urtez?
Bi talde ezberdinetan jolastu nuen, 3 urte Mungian eta beste bat Galdakaon.

Hobbytzat daukazu entrenatzen aritzea edo beste lanbidetzat duzu?
Biak nahastuta, egia da ez dudala ekonomikoki behar, baina oso gustuko dut eta serioski hartzen dut.

Talde profesional baten entrenatzailea izateko aukera izanez gero, irakaskuntza utziko zenuke?
Egoeraren arabera, ez nago ziur.

Beste kirolen batean aritu zara inoiz?
Bai, Atletismoan, luzera saltoan zehatzago izateko.

Zenbat txapelketa irabazi dituzu zure taldearekin?
Hainbat txapelketa irabazi ditugu, garrantzitsuena Espainiako hondartzako txapelketa izan zen.

Nola egiten dituzue bidaiak kanpoan jolasten duzuenean?
Joan behar dugun tokiaren arabera, batzuetan hegazkinez, beste batzuetan garraio publikoan (autobusean), baita furgoneta eta kotxean ere.

Entrenatzen jarraitzea pentsatuta daukazu edo hemendik gutxira uzteko asmoa duzu?
Jarraitzeko asmo argia daukat.

Mila esker Iñaki eta segi aurrera kirolarekin.

Garazi Oñederra eta Miriam Ugarte (4ºA)


No hay comentarios:

Publicar un comentario