2012/02/15

2011EKO EUSKARA EGUNEAN BOTATAKO BERTSOAK

2011EKO EUSKARA EGUNEAN BOTATAKO BERTSOAK

Euskara eta laburmetraiak
Elkartu egin ditugu
Eskolan eta kalean berdin
Erabili behar dugu
Euskara eguna ez da klasea
Galtzeko guk badakigu
Gurekin ez da galduko euskara
Egon zaitezte seguru.

Gaurko honetan laburmetraiak
Pozik ditugu ikusi
Interesgarri dira guretzat
Ikusteari ez utzi
Baina ez ahaztu gure bizitzan
Gu gara aktore nagusi
Ta egunero behar genuke
Nortzuk garen erakutsi.

Gure euskara batzorde osoak
Hemen lan asko egin du
Egun honek eta gure hizkuntzak
Gure izaera islatzen digu
Guk euskararen egun honetan
Gauza asko ikasi dugu
Agur ta beti euskaraz egin
euskaldunak baikara gu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario