2012/01/16

EUSKAL PASTELA


Hona hemen 6 pertsonek gozatzeko Euskal pastelaren errezeta gozo eta sinplea.

OSAGAIAK

200g gurin
200g azukre
5g gatz
4 gorringo
2 arrautza oso
400g irin
legamia koilaratxo bat.
Esne  litro laurden bat
2 ron koilaratxo
Bainila leka erdi bat

ELABORAZIOA

Gurina, azukrea eta gatza ondo nahasi. Nahasketa ondo landuta dagoe-nean, gainerako osagaiak erantsi, eta orea landu.

 Ondoren, leku fresko batean, oihal garbi batekin estalita pausatzen utzi, irin pixka batekin, itsats ez dadin.

 Bien bitartean, pastel krema egingo dugu. Horretarako osagai hauek behar dira: esne litro laurden bat, arrautza bat, gorringo bat, 60g irin, 65g azukre, 2 ron koilaratxo, eta banilla leka erdi bat. Guztia beroan ondo nahasi, eta hozten utzi.

 Orea ondo luzatu, xafla mehe bat lortu arte. Moldea gurin pixka batekin igurtzi, eta irin pixka bat jarri, bertan botako dugun orea itsatsita gera ez dadin, eta orea molde horretan bertan zabaldu. Gainean krema bota, jada hotza dagoela (zentimetro erdiko lodiera), eta orearen beste geruza bat jarri gainean. Pintzel baten laguntzaz, arrautza irabiatua igurtzi, bukaeran distira polit bat izateko, eta labean sartu, 200ºC-tan, 30 bat minutuz.

ETA PREST DAGO ZURE EUSKAL PASTELA!!!!!!!!
                               

                     MAIALEN ANAKABE eta AMAIA FERNANDEZ  (2ºDBH)

No hay comentarios:

Publicar un comentario