2011/03/23

ALOE-BERAZKO OLIOAREN PRESTAKETA




 

  
Parte hartu genuen lehenengo jardueran Aloe-berazko olioa prestatu behar genuen. Han zeuden monitoreek landare horren zatiak banandu zizkiguten.






Hostoen mutur horzdunak mozten hasi ginen.




Eta gero zeharkako ebakidura baten bidez hostoen barruko sustantzia garden eta urtarra artazien laguntzarekin kentzen hasi ginen.




Plater baten gainean zati txikietan moztu genuen.







Behin moztuz gero, plastikozko edalontzi batean eta zurezko makil luze batzuen laguntzarekin gogor birrintzen hasi ginen.






Birrindu eta gero glizerinazko olioa gehitu genion eta gure edertasun tratamendurako olioa prest zegoen!!



4.DC-ko ikasleak



ENDIKA TALLEDArekin solasaldia


2ºDBHko Endika Talleda ikaslearekin praktikatzen duen borroka libreaz solasaldi bat egin nahi izan dugu.

1.      Zerk bultzatu zintuen borroka librea egitera?
    Kirol bat egin nahi nuela eta ondo hitz egiten zutela horri buruz.

2.      Noiztik egiten duzu?
   2006tik lau urte daramatzat.

3.      Zertan datza kirol hau?
   Bestearen bizkarra lurrean jartzea.

4.      Zeintzuk dira bere erregelak?
   Ez eman golperik eta min gutxi egitea.

5.    Noiz izan zen irabazitako lehenengo txapelketa?
    Orain dela hiru urte, 2007an.

6.      Zein emaitzak lortu dituzu?
  Bi aldiz Espainiako irabazlea.

   

7.      Kirol honen de la eta bidaiaren bat egin duzu? Zelan?
   Bai, taldearekin furgoneta batean.

8.      Kirol praktikan eragiten du ikasketetan? Nola?
   Bai, pixka bat, ikasteko denbora kentzen didalako.

9.      Beste kirolaren bat praktikatzen duzu?
   Ez.

10.  Zuk praktikatzen duzun kirola gomendatuko zenieke beste ikasleei? Zergatik?
    Bai, kirola egitea oso ona delako eta polita gainera.

ANE BARROS eta MAITANE VAZQUEZ (2.B)



AGATE DEUNA





  




     

AGATE DEUNA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere onetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dogu gogoz.

2A
Bigarren mailako ikasleak
hemen gauz denok kantatzen
aurten irteerak nahi ditugu
horregaitik kanta ozen.

Solokoetxeko gela hontan
aspertzen gara astero
esku pilotan jolastu nahian
frontoia nahi dogu gero.

2D
Lotsa alde batera utzita
ozenki kantatu lagun
guztiok ahalegin bat eginez
euskaraz gaitezan jardun

Etxeko lanak eta azterketak
ditugu guk egunero
Santa Ageda eguna dogu
ondo pasaz kantatzeko

AMAIERA
Orain bagoaz alde egitera
agur dautsagu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan dongerik ... EUP!!


ABLAZIOA, MAITASUNAREN IZENEAN


 
Otsailaren 6an ablazioaren aurkako eguna izendatu da. Egun horretan munduan zehar urtero milioika neskei oso baldintza txarretan ablazioa egiten dietela aldarrikatzen da. Ablazioa herri batzuen ohituraren izenean egiten da, baina, gaur egun ebakuntza basati hura giza eskubideen aurka doala badakigu eta horregatik gizarte demokratikoaren kideak garelako Ablazioari ezetz esan behar diogu.

Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, hiru milioi neska daude ablazioa pairatzeko arriskuan. Honen helburua emakumeek sexualitatea minez eta amorruz bizitzea da, hau da, plazeraren ordez mina sentitzea.
Leku askotan oso zabalduta dago emakumearen bagina zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta gehiago gozatuko duela gizonak, alegia, sexua bakarrik gizonentzakoa da.

Afrikako ipar-ekialdean neskei klitoria kentzen diete maitasunaren izenean.

Klitoria kentzeko ebakuntza, 4 eta 8 urteko neskatoei egiten diete, eta oso baldintza txarretan egiten dira, etxeetan, edo etxe inguruetan, anestesiarik gabe, eta mozten duen edozein tresna erabiliz.
Segurtasun gabeko ebakuntza hauen ostean klitoriaz gain nesken baginako beste zenbait atal ere mozten dituzte. Kasu batzuetan bagina josten diete.

Ablazio sufritzen duten 3 nesketatik 1 hil egingo da ebakuntzaren ostean. Ebakuntzatik bizirik ateratzen direnak bere bizitza osoan dituzte ondorioak, pixa kontrol ezina eta etengabeko mina, hilekoarekin, harreman sexualetan, erditzean, etab.

    Bagina josita badute arazoak dituzte hilekoa dutenean. Ebakuntzak ugalketa aparatuan eragina du eta erditzeak oso arriskutsuak bihurtzen dira amarentzat eta haurrentzat.

Immigrazioa dela eta ablazioa herri garatuetan (Europa, Estatu Batuak…) ere egiten da, nahiz eta giza eskubideen aurkakoa izan. Ablazioa ‘’tradizio’’ den herrialdeetatik herri garatuetara datozen familietan  egiten jarraitzen da. Bakarrik Frantzian debekatu egin da.

Gaur egun Afrikan bizi diren emakume gehienek ablazio sufritzen dute. Neska bati ez bazaio ablazioa egiten ez da ezkontzen, ondorioz prostituta bezala ikusten da eta tributik botatzen dute. Hainbeste sufritu behar duten emakume horiek dira gero Afrika aurrera atera behar dutenak. Hori benetan bizitza dela uste duzue? Emakumea izatea egoera horretan sufrimenduz beteriko bizitza bat izatea da.

Gaur egun ez dauka zentzurik horrelako praktikak jasan beharrak, tortura hutsa da.
Egia esanda pertsona askok ez dakite milioika emakume ablazio sufritu behar dutela, eta beste askok kulturaren gauzak direla eta ezin garela sartu uste dute, guk ez dugula ondo ikusten haien kultura baina horregatik ez garela sartu behar.

    Hasteko hori ez da kultura, astakeri bat da, egia da kultura bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta ondo iruditu ahal zaizkigula edo ez, baina hori ez da kultura. Ablazio ez da koranean agertzen, ezta beste erlijio batean ere ez, antzinatik dagoen ohitura bat da emakumeen purutasuna manten-tzeko. Baina ohitura hori guztiz matxista izateaz gain, tratu txar oso gogorra da.

Gure ustez lan handia egin behar dugu praktika hau herrialde guztietan debekatuta egoteko, eta horretarako lehenengo gauza arazo hau dagoela jakitea da.
Marta Fantova eta Olatz Ordiales (4.C)



 
THIS IS THE BBC
(Moving On Company)

They presented the show as a TV programme, we were the audience, but we couldn’t change the channel; and maybe another kind of programme would be better!
The speed of the show was too fast for only two actors. It seemed like a race, many things were happening with our help. That was the funniest thing that happened.



 
The dialogue was too easy for us, but, otherwise, some people said that they couldn’t follow the show. I saw and heard that when the volunteers were completely lost inside the story.
I think the story was well developed, but not very appropriate for teen girls and boys like us; maybe for younger people.
Anyway, I had a great time. Many things could be replaced by others, but that’s my opinion.
Karla Pisano (3.B)





On 13th December, at school, we saw a play called “This is the BBC”, by the theatre company Moving On. The work was about a man called Harry, who wanted to work in the BBC, so he went to the BBC studio and he started to work there with the boss, Bob (it is a girl).
Afterwards Harry discovered that the BBC where he worked wasn’t the real BBC (British Broadcasting Corporation). It was Bob’s Broadcasting Corporation. Bob explained that her grandma created this company many years ago, but at the moment it didn’t go very well. Harry helped Bob recover the audience with the help of the public.
  I think that this play was fine. The performance was great and also the pronunciation. But it was too easy for us. The story was simple and also the vocabulary. We have a higher level than that and I think that we can understand something more difficult.  
(4.C)



3 METROS SOBRE EL CIELO

FITXA TEKNIKOA
Izenburua: TRES METROS SOBRE EL CIELO
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2010
Zuzendaria: Fernando González Molina
Aktoreak: Mario Casas (Hache), Maria Valverde (Babi), Alvaro Cervantes (Pollo),  Marina Salas (Katina), Diego Martín (Alejandro)...
Gidoia: Ramón Salazar
Musika: Manel Santisteban
Argazkia: Daniel Aranyó
Iraupena: 118 minutu
Gaia: Drama

Sipnosia
  “3 metros sobre el cielo” Federico Moccia idazleak idatzitako amodiozko istorio bat da. Istorio horretatik pelikula bat sortu dute orain dela gutxi. Pelikula, neska aberats bat, ikasketak dituena eta atsegina eta ederra dena, mutil basati, gaiztoa, ikasketarik gabekoa eta egunak kalean motorrarekin tontakeriak egiten dabilenotaz maitemintzen dela kontatzen digu. Neska mutilarekin elkartzen denean gauzak aldatzen doaz neskaren bizitzan, eta gurasoak ez daude batere ados. Orduan, bere alabaren bizitza hasierakoa bezala izatea lortu nahi dute.

Liburuak bigarren parte bat dauka “tengo ganas de ti” izenburuarekin, eta horren pelikula urte bukaeran kaleratuko da.

Kritika
Jendeak ezin du pelikula kritikatu ikusi barik, horregatik guk gomendatzen dugu pelikula hau ikustea benetan polita delako, eta ikusi eta gero nahi duenak kritikatzea.

         Nagore Cuesta eta Izar Verhorst (3.A)


SANTO TOMAS EGUNEKO IRTEERA

Abenduaren 21an,  2. mailako ikasleok Santo Tomás merkatura hurbildu ginen gure irakasleekin. 
Lauzpabost kideko taldetan antolatuta, ordu bat eta erdian,  Santo Tomas merkatuko tradizioari buruzko hainbat galderen erantzunak aurkitu behar izan genituen: ze nolako saltokiak aurkitzen genituen, zenbatgarren edizioa zen,  salneurriak eta krisialdiaren eragina, merkatuaren istorioa, gizarte zerbitzuak, saltoki desberdinen ehunekoak, Santo Tomás Santuaren istorio xumea... 
       

Gero, taldeka lan bat aurkeztu behar izan genuen eta horregatik, hainbat informazio eta bitxikeriaz enteratu ginen.  
Santo Tomás azoka 1947an hasi zen ospatzen Plaza Berrian eta Areatzan, beraz, 63.edizioa zen.  Aitzinean, San Anton elizaren ondoko plazan kokatzen zuten, elizaren aurrean.
Aurten 300 erakusle egon dira, txosnak, ONGak eta baserritarren erakusleen  artean.

Erakuslerik ugarienak, fruta-barazki izan dira,  gero, gazta, txakoli-sagardoa, ogi-euskal pastela, kontserbak, landare loreak eta animali bizirik. Hau guztia barra-diagrama batean aurkeztu dugu, matematikan ikasi dugun moduan.
Seme-alaba txikiak dituzten familiek  haurtzaindegi-zerbitzu bat erabiltzeko aukera izan dute. Modu honetaz, gurasoek modu lasaian bisitatu ahal dute azoka.
Beste aldetik eta saltzaileei galdetuta, zera jakin dugu: salneurriak iaz bezala mantentzen direla eta ez dela krisialdia nabaritzen. 
Gero, hamar merkatarien profila aztertu genituen eta horietatik %70a  40 urte baino gehiagoko eta emakumea zen.  %30a   25-40 urte bitartekoak eta gizonezkoak.

Urtero jende ugari hurbiltzen da merkatura jakin dugu eta gero eta arrakasta gehiago daukatela produktu fresko eta bertokoen salmenta.
Eta ekologia, zelan zaintzen da merkatu hauetan?
Denetarik ikusi dugu, baina jende askok bere poltsa eramaten du erosketak sartzeko, txosnetan aldiz, edalontziak plastikozkoak jarraitzen dira izaten eta ez berrerabiltzekoak.


HURRENGO URTE ARTE SANTO TOMAS MERKATUAN!

            Garazi, Leire, Olatz, Irati eta Nagore (2.D)